castellano ›

Behar duzun guztia eskainiko dizugu, hasieratik bukaerara

Berdin dio bainugela bat izan, edo jatetxe bat, ile-apaindegi bat edo lagun baten etxea; espazio bakoitzak milaka aukera eskaintzen ditu, eta bizi-kalitatea eta lanaren kalitatea hobetzeko aukera ematen dute.

Zure beharretara egokituko gara, horma baten kolorea aztertzetik hasita, proiektu osoa garatzeraino, eta tarteko etapa guztiez arduratuko gara; planoak, dokumentazioa, lizentziak eta obra-koordinazioa. Lan horretan, gainera, profesional espezializatuak izango ditugu lankide, ibilbide luzekoak.

  • Proiektuak eta aurrekontuak prestatzen ditugu (diseinua, planoak eta memoriak)
  • Obra-zuzendaritzaz arduratzen gara
  • Obra gauzatu eta koordinatzeaz arduratzen gara
  • Altzari pertsonalizatuak diseinatzen ditugu
  • Lokalaren irudi grafikoa garatzen dugu. Eta irudi hori jartzen dugu txarteletan, packagingean, eta abarretan
  • Proiekturako argazkilaritza-estudioak egiten ditugu

Espazio mota guztietarako diseinu esklusibo eta pertsonalizatuak eskaintzea da gure helburua:

  • Proiektu guztietan, handi zein txikietan, kalitate eta prezioaren arteko harreman bikaina eta berrikuntza eskaintzea.
  • Espazioak ulertzeko modu berriak eskaintzea, lanerako espazioak zein pertsonalak. Eta horrez gainera, barne-diseinuak eskaintzen dituen aukera guztiak erakustea.

Proiektuak ikuspegi global batetik egiten ditugu: obra gauzatzeko behar den dokumentaziotik hasita, zerbitzu oso-osoa eskainiko dizugu, alor guztietan, eta lanari akabera berezia emango diogu, funtzionala eta zure gustu pertsonaletara egokitua.

Kontaktua