castellano ›

Pausoz pauso

Proiektu global bat behar baduzu, zein etxerako edo lokal baterako gela bat apaintzeko dekorazio-aholkularitza behar baduzu, pauso hauek emango ditugu:

1. Egin beharreko lana baloratuko dugu

Landu beharreko espazioa gaur egun nola dagoen jakiteko plano bat edukitzea, nahi duzuenaren ideia argia izatea, eta abar, funtsezkoak dira guk egin beharreko lana baloratzeko, eta gerora eman beharreko urratsetarako. Informazio guztia bildutakoan, gure ordainsarien aurrekontua prestatuko dizuegu.

2. Metroa eta argazki-kamera hartuta

Zure etxe edo lokalera joango gara, neurketa osatu bat egingo dugu eta argazkiak aterako ditugu, espazioaren xehetasun gehiago edukitzeko.

3. Ordenagailuaren aurrean...

Informazio eta neurri guztiak jasotakoan, planoaren gainean hasten gara lanean. Zer esan nahi du horrek? Egungo egoeraren planoa ordenagailura pasatzen dugu eta proiektua lantzen hasten gara:

  • Distribuzio-planoak, irtenbide desberdinekin
  • Kolorezko altxaerak, espazio hori nola geldituko den ikus dezazun
  • Argiztapenaren planoa, berokuntzarena, iturgintzarena, arotzeriarena, eta abar.
  • Altzarien planoa. Altzariak aukeratzen lagunduko dizugu, katalogo bidez, edo zeuretzako diseinatuko ditugu.
  • Eraikuntzako xehetasunak

Proiektua garatu bitartean, hitzorduak egingo ditugu zurekin gure estudioan, gustuko duzun irtenbide bat aurkitu arte.

4. Diru-kontuak argitzea

Amaitu dugu proiektua, eta badakizu nola geldituko den zure gela; materialak, koloreak, akaberak eta abar. Obrak zenbat diru kostatuko duen baloratzeko unea da.

Gauza bakoitzaren balorazioa jasotzen duen memoria zehatz bat emango dizugu.

5. Obrak hastea

Behar diren baimenak eskatu ondoren (behar badira) obra aurrera eramateaz arduratuko gara, eta horrek esan nahi du ez duzula ezertaz arduratu beharko, eta guk egingo dugula zure ordez.

6. Kito!

Orain zeuri dagokizu gozatzea:

  • Besaulkian etzanda gustura egon zaitezke, melodia bat entzunez
  • Afalondo luze ederrak egin ditzakezu
  • Etxetik urrun gustura lan egin dezakezu, lanean ari zarela ohartu gabe...

Kontaktua