Ikusitakoak inspiratu egin al zaitu?
Eraman ezazu!
Irudi hauek gustatu bazaizkizu, bikotearekin zein lagunekin parteka ditzakezu, edo gorde, geroago ikusteko. Esteka honek filtratuta dauzkazun irudiak erakutsiko dizkizu zuzenean. Kopiatu egin dezakezu, eta nahi duzunari postaz bidali, edo sare sozialetan jarri.
Ariznabarrako gazteluen artean Bodegas Roitegui aurkitzen da, negozio familiar bat. Ardoarekiko pasio bakarrak, bere bizitza luzea gidatu eta negozioaren fase ezberdinetan zehar eraman ditu. Orain lokalaren irudi aldaketa bat behar zuten komertzioaren eguneko momentu hau isladatzeko.
Proiektuaren filosofia produktua bera protagonista bihurtzea da, zabaltasun sentsazio hori lortzea, argiztapen eta material ezberdinekin jolastuz.
Apalategi txuri, haundi eta kurbetatu bat da arreta guztia daraman elementua, zoluaren aldaketarekin indartzen dena, ongi pentsatutako argiek egiten dituzten giro ezberdinekin nahastuz. Negozioari pertsonalitatea ematen dien elementuak dira ere proiektu honetarako soilik diseinatu diren lanparak, originaltasunez beterik, eskultura bat bihurtuz.
Azkenik kata gune bat sortu dugu, argia duten mahaiekin eta topa-ri keinu bat egiten dien aulkiekin, horrela, ardoaren koloreekin inguratuta 5 zentzumenekin gozatuz.