Ikusitakoak inspiratu egin al zaitu?
Eraman ezazu!
Irudi hauek gustatu bazaizkizu, bikotearekin zein lagunekin parteka ditzakezu, edo gorde, geroago ikusteko. Esteka honek filtratuta dauzkazun irudiak erakutsiko dizkizu zuzenean. Kopiatu egin dezakezu, eta nahi duzunari postaz bidali, edo sare sozialetan jarri.
Oraingoan, proiektu honetan, eraikuntza prozesuan zeuden momentuan lan egin genuen, horrela espazio guztiak bezeroen beharretara moldatuz.
Etxean sartzean, barruko patioaren kristalezko itxierarekin topo egiten dugu, korridoreari argia emanez eta etxea bitan bananduz. Alde batean, gaueko zonaldea geratzen da, logelak bertan daudelarik; bakoitzak bere txoko berezia eduki dezan. Patioaren bestaldean eguneko aldea geratzen da. Sukaldea eta egongela kristalezko pareta batez banandurik daude, usain eta zaratetatik bakartuz, baina aldi berean, espazio biak bisualki lotuz. Kristalezko pareta hau sostengatzen den altzariak ere bi erabilpen ditu: egongelan telebistaren altzari bezala funtzionatzen du eta sukaldean, bai gauzak gordetzeko eta bai eserleku bezala mahai haundi baterako. Hauxe bera, erabilpen ezberdinetarako erabiltzen dute etxeko guztiek, bazkari-afariak, eskulanetarako, bileretarako…